Interbentziñuak

Ekaina aurrera doia eta heldu jaku agur esaten hasteko garaixa. Arte eta kulturan munduko pertsona eta talde ugari pasau dira gure artetik, bidian gure proiektu honek etorkizunian jartzen daben esperantza hori indartzeko asmoz. Eta holantxe, etorkizunari dakan garrantzixa emon nahi detzagulako, oindiño ikasketak burutzen daozen artisten lanekin bete nahi izan dogu Bektokixa, etorkizunian, zorte pixkatekin, famatu izango diran hoiekin. Telebistan be agertu ginan, pentsau!

interbentziñuak

San Juan jaixetako txapligu eta su artian itzali jakuz guri Bektokiko argixak, baina lanak aurrera jarraitxuko dau… Berreibar ez da geratuko, Eibarko erainkuntza industrialak berrerabiltzian alde jo ta su mantenduko gara, eta zuen laguntzakin bada hobe!

Kontzertua: KOKEIN + ANARI

06_kokeinAurreko Igandean, Ekainaren 15a,  kontzertu akustiko bikoitzaz gozatzeko aukera izan genuen: gerturatu zirenek Zaloaren ahotsaz eta Iker eta  Jatsuren gitarretaz gozatu eta Anari Alberdirekin hunkitzeko aukera izan zuten.

Penaz geratzen gara Bektokiko azken kontzertua izan baitzen, eta beste 11 egingo genituzke gugatik balitz…baina ez ahaztu datorren ostiralean eta igandera arte, Arte Ederretako Fakultatearekin egindako kolaborazioa, Interbentziñuak ekimen artistikoa, izango dela ikusgai Bektokixan.

San Juanetan ere gure eraikin industrialak hor daudelako…  ez ahaztu bisitatxoa egitera hurbiltzeaz!

 

Kale ANTZERKI Gidatua – Visita Guiada TEATRALIZADA

Zapatu goizian jende ugari bildu zan tren estaziño pareko dultzaineruan eskultura onduan, Eibarko bizitza eta industriari buruzko errepaso historikuan murgiltzeko asmoz. Eta ondo murgildu gainera! XIX. mendetik hasitta eta gaur egun arte hirixan gertautako pasadizuen artian, ikusliek Errepublikian aldeko manifestaziño baten, Gerra Zibileko bombardeaketetan, etxebizitza obreruen eta merkatu plazako lehen egunetan, edota langillien txikiteuan sartuta topau zeben euren burua.

errepublikia

II. Errepublikian aldarrikapena Arragueta kalian gora

Ibilbidiak hainbat kale gurutzau zittuan: Bittor Sarasketa, Arragueta, Bidebarrieta, Julian eta Toribio Etxeberria… Untzagako plazara heldu arte. Bidian zihar lagunak irabazten juan ginan arren, erritmua mantentzia lortu zan, inor aspertzeko denporarik laga barik, eta holan jakinarazi zeskuen gainera: “Listo? Amaittu da? Ai, ze pena, hain gustora geuazen…”

jardinak

Cristo Obreroko etxebizitzen inauguraziño ekitaldixa

Gustora asko, ba, partehartzailliak. Eta are gustorao antzezle eta antolatzilliak, erantzuna ikusitta. Ezin ba, beraz, laburpena amaittu eskerrak emon barik… Antxitxiketan Antzerkixa taldekuei, Ikasteneko antzerki taillerreko kidiei, historialarixei, Lambrettako lagunei eta zelan ez, interesatu ziran guztixei!

Post-workshop: “Arkitektura ondare industrialaren birmoldaketa_Reconversión del patrimonio arquitectónico industrial”

Berreibar Ekimen Kulturalaren barruan, ekainaren 10, 11, 12 eta 13an, Eibarko arkitektura ondare industrialaren birmoldatzearen inguruko tailer bat burutu zen, zeinak Gipuzkoako Diputazioa, Eusko Jaurlaritza (Sormen Fabrikak programa), Eibarko Udaletxea, EHU-ko Arkitektura Saila, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko babesa izan zuen. Tailer honen helburua arkitektura-ondare industrialaren inguruko gogoeta bat sortzea litzateke, honen baloreak zeintzuk diren erakutsiz, balore hauen babesen inguruko eztabaida osatuz eta eraikin hauek erabilera berrietara moldatzeko eskeintzen dituzten aukerak aztertuz. 06_workshop

Tailerraren antolakuntza taldeak proposatutako 5 ariketa praktiko eta hauetara enfokatutako klase teorikoez gain, tailerreko 30 partehartzaileek, gaian aditu diren Antonio Lopera eta Juan Domingo (Madril eta Granadako arkitektura eskoletako irakasleak hurrenez hurren) –ren hitzaldiak entzuteko aukera izan zuten.

Orokorrean egindako lanaren balorazioa oso positiboa izan da, bai partehartzaileek proposatutako irtenbideei dagokionez, baita azken egunean burututako sesio kritiko eta eztadaidari dagokionez ere, zeinetan instituzio ezberdinak parte hartu zuten. Oraindik gaiaren inguruan lan haundia egiteko dagoela jakinik, tailer honen aportaziorik haundiena Eibarko arkitektura-ondare industrialaren irizpideen balorazio eta interbentzioan lehen pausua ematea izan da.

Ikusi hitzaldietako bideoak hemen:
_Arquitectura Industrial de Eibar, Eze Collantes  (arkitektoa / EHUko irakaslea)

_Conceptos Patrimoniales Básicos, Irati Otamendi (arkitektoa / EHUko ikerlaria)

———————————————————————————————————————-

Dentro de la programación de Berreibar Ekimen Kulturala, los días 10, 11, 12 y 13 de junio, se ha llevado a cabo un taller sobre la reconversión del patrimonio arquitectónico de Eibar, el cual cuenta con el apoyo de la Diputación de Gipuzkoa, el Gobierno Vasco (programa Fábricas de Creación), Ayuntamiento de Eibar, el Departamento de Arquitectura (U.P.V.-E.H.U.), y el Colegio Oficial de Arquitectos Vasco -Navarro. El objetivo de este taller ha sido el de generar una reflexión sobre el futuro del patrimonio arquitectónico industrial, mostrando cuáles son sus valores, cómo proteger esos valores, y cómo reconvertir estos edificios para otros usos que no sean los industriales.

Además de los 5 ejercicios prácticos planteados desde la organización, y las consecuentes clases teóricas impartidas por la misma, los 30 participantes del workshop han podido disfrutar de las conferencias impartidas por Antonio Lopera y Juan Domingo, (profesores de la escuela de arquitectura de Madrid y Granada, respectivamente) ambos expertos en la materia.

Se valora muy positivamente tanto los proyectos realizados en el workshop, así como la sesión crítica y el debate del último acto, donde participaron numerosas instituciones. Siendo conscientes de que aún hay mucho trabajo por realizar, la gran aportación de este workshop ha sido dar el primer paso en la labor de afianzar los criterios de valoración e intervención del patrimonio arquitectónico industrial de Eibar.

Para ver los vídeos de las charlas, clica aquí:
_Arquitectura Industrial de Eibar, Eze Collantes  (arkitektoa / EHUko irakaslea)

_Conceptos Patrimoniales Básicos, Irati Otamendi (arkitektoa / EHUko ikerlaria)

 

Kontzertua: NAPOKA IRIA + JOSEBA IRAZOKI

napoka iria

Napoka Iriako partaideak Bektokixan.

joseba irazoki

Joseba Irazoki Bektokiko kontzertuan.

Kontzertu bikoitz arrakastatsuaz gozatzeko aukera izan genuen pasa den Maiatzak 25ean. Bertara hurbildutako orok lehenik Napoka Iriaren abestien magia eta ondoren Joseba Irazokiren energia eta indarra sentitu zuten, dantzan eta saltoka bukatuz. Mila esker Miren, Ander, Joseba eta Bektokixan elkartutako jende guztiari, emozioz beteriko igande arratsaldea sortzeagatik.

Gogoratu hurrengo kontzertua ikusteko aukera Ekainak 15ean izango dela Kokein eta Anari-ren eskutik, beti bezela Bektokixan 19:00etan.

Utzi beste planak albo batera eta animatu zaitezte Bektokiko azken kontzertura!

_____________________________________________________________

El pasado 25 de Mayo tuvimos el placer de gozar de un doble concierto en Bektokixa. Los asistentes pudieron sentir la magia de Napoka Iria y la energía y fuerza de Joseba Irazoki, que puso a todos bailando y saltando. Muchas gracias Miren, Ander, Joseba y a todos los que os acercasteis.

Recordad que el siguiente concierto será el 15 de Junio de la mano de Kokein y Anari, como siempre a las 19:00 en Bektokixa.

Dejad todos los planes a un lado y animaros a Bektokixa,  ¡será el último concierto! ¡No os lo podéis perder!

 

ElkarEkin Berreibar

Esparru desberdinetako jende ugari bildu zen maiatzaren 16an Bektokixan, Ekingune eta Berreibar Ekimen Kulturalak antolaturiko ekintzaileen topaketan. Bertan, txokoetan banaturik, beraien esperientziak elkarbanatzeko eta bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko aukera izan zuten.

ElkarEkin3

Bitartean, Ane San Miguel mahai artear murgildu eta bertan azaldutako ideien laburpen grafiko bat egiten aritu zen, ekitaldiaren kronika marraztua.

elkarEkin1

Hemen duzue Diario Vascon agertutako aipamena.

Euskal Herria’s Sketch Crawl y 1/2: Eibar

Aurreko Larunbatean, Maiatzaren 10a, Euskal Herria’s Sketch Crawl taldekoak izan genituen Eibarren, Matsaria eta Txontako tallar hutsak marrazten.

sk

sketchers sketcherss

 

Eguraldi onak lagunduta, egun ederra pasa genuen beraiekin, blok eta arkatz artean.

Egindako bozeto eta marrazkiak ikusi nahi? Ba sartu euren blogean.

Eskerrik asko Sketchers!

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

El pasado sábado, 10 de Mayo, tuvimos en Eibar a Euskal Herria’s Sketch Crawl, dibujando los talleres vacíos de Txonta y Matsaria.

Acompañó el buen tiempo y pasamos un día genial entre blocs y lápices. Quieres ver los bocetos y dibujos? Pues entra en su blog.

Gracias Sketchers!

 

Korrotik Pikutara. Hitzaldi Dantzatua

05_Korrotik

Aurreko Ostiralean, Maiatzaren 9an, Korrotik Pikutara hitzaldi dantzatua izan genuen Bektokixan. Oier Araolaza eta Gari Otamendik gidatu zuten ikuslegoaren partehartze aktiboa eskatzen zuen Euskal dantzaren historiari buruzko azalpen berezi hau  eta 40 pertsonatik gora bildu zituen.

Eskerrik asko Gari eta Oier, baita dantza eginetera gerturatu zineten guztiei ere!

kezka 2

 

Kontzertua: Petti+Joseba B. Lenoir

04_Joseba B. Lenoir+FelixBuffApirilaren 27an Berreibar Ekimen Kulturaleko 2. kontzertua izan genuen, alde batetik  Petti eta bestetik Joseba B. Lenoir eta Willis Drummondeko Felix Buff.ek osatutako bikotearekin.  Berriz ere Bektokixa jendez eta energiaz bete zitzaigun.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei, baita 3 artista puska hauei ere!
Gogoratu!! Hurrengo kontzertua Maiatzaren 25ean izango da, Napoka Iria eta Joseba Irazokiren eskutik beti bezala 19.00tan.

////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

El 27 de Abril tuvo lugar el segundo concierto de Berreibar Ekimen Kulturala, con Petti y el dúo formado por Joseba B. Lenoir y Felix Buff de Willis Drummond. Una vez más el Bektokixa se llenó de gente y energía.

Gracias a todos los que os acercastéis y a estos 3 pedazo de artistas!
Recordad: El siguiente concierto será el 25 de Mayo, de la mano de Napoka Iria y Joseba Irazoki, como siempre a las 19.00.