Antonio Remachado (Kolectivo Monstrenko): BEKTOKIXAren Irekiera!

monstrenko1Atzo arratsaldean, azkenik iritsi zen BEKTOKIXA estreinatzeko eguna, Kolectivo Monstrenkoren “Antonio Remachado” antzezlanarekin.

Jende ugari bildu zen ( batzuk zutik geratu behar izan ziren!) baita ederki pasa ere burleskearen bidez egungo lan-baldintzen eta produkzio formen salaketa den ia ordubeteko monologo honekin.

Eskerrik asko Jasón eta Andrés, baita etorri zineten guztiei ere!

monstrenko3

Eta gogoratu, BEKTOKIXAREN hurrengo data: Umeekin pintura tailerra (gai industrialaren inguruan, noski!) Maite Arriagaren eskutik, Martxoaren 22an. (apuntatzeko deitu 622053933 edo 636863332 telefonoetara).

Horrekin lotuta, ez ahaztu aurreko egunean, Martxoak 21, Ostirala, Ane Ojangurenen argazki erakusketa, “Diferentes miradas de un mismo espacio”, inauguratzen dugula, arratxaldeko 19:00tan Topalekun.

Advertisements

ETORKIZUNERA BEGIRADA, Martxoak 13

irimo

Eguen honetan, Martxoak 13, 19:00etan Eibarko Portalea Kultur Etxean ETORKIZUNERA BEGIRADA saioarekin jarraituz beste hitzaldi interesgarri bat izango dugu.

 “IRIMO: KOMUNITATEA PRAKTIKAN”
Ibon Salaberria (Arkitektua, EHUko irakasleak) + Irimo prozesu partehartzailearen ordezkaritza

   2012an jarri zen martxan Urretxuko Irimo industria gunea berpizteko prozesu partaidetua. Gipuzkoako Foru Aldunidarekin laguntzaz aurrea joan den prozesua eta orain, bigarren fasea martxan jarri duena: KOMUNITATEA PRAKTIKAN deritzonak, 2014rako agenda disenatzen ari da egunotan.
   Politika estetizatutik at, esperientzia kolektibo erreala berreskuratzeko asmoz jarri zen ihaz Irimo parte hartze prozesua. Ez degu inoiz helburu bezala plangintza urbanistiko itxi bat izan. Hirigintza egiteko tresna berrien bila gabiltza denon artean erabakitako oinarritan finkatuta. Ziurgabetasuna dugu gaur egun egoera ezinbesteko. Hala ere, hirien trasformakuntza eta plangintzan betidanik aintzat hartu beharreko faktorea izan da kontinjentzia.

INFO+AGO: http://irimoph.blogspot.com.es/

Facebooken: https://www.facebook.com/pages/Irimopartehartze/456079507778713?ref=hl

Espero zaituztegu!

ETORKIZUNERA BEGIRADA, Martxoak 6

Eguen honetan, Martxoak 6, 19:00etan Eibarko Portalea Kultur Etxean ETORKIZUNERA BEGIRADA-kin hasteko bi hitzaldi izango ditxuguz!

“ERAIKIN INDUSTRIAL HIBRIDOAK EIBARREN”
Ibon Telleria+Ezequiel Collantes (Arkitektuak, EHUko irakasleak)
  Gure inguruan lana eta bizitza elkarrekin egon izan dira epe luzez. Baserriak nekazal guneetan zeuden eraikin híbridoak ziren, lana eta bizitza elkartzen zituena. Modernitatearen etorrerarekin, eredu hori gune urbanoetara iritsi zen, hiri mixtoak sortuaz. Eibar dugu guzti honen eredu esanguratsua.

“ERABILERA INDUSTRIALETAN DENTSITATEA BERRESKURATZEKO JOERA ETA EREDUAK”
Iñaki Begiristain+Jabier Puldain (Arkitektuak, EHUko irakasleak)
    Munduan zehar, hainbat lekutan, diagnostiko ezberdin baina erlazionatuen ondorioz, erabilera industrialak hirian gordetzeko joera indartzen ari da. Horretarako plangintza bereziak ari dira sortzen eta eraikin tipologiak berritzen. Horietako batzuk aztertuko ditugu.

 

DSCN7200