Kale ANTZERKI Gidatua – Visita Guiada TEATRALIZADA

Zapatu goizian jende ugari bildu zan tren estaziño pareko dultzaineruan eskultura onduan, Eibarko bizitza eta industriari buruzko errepaso historikuan murgiltzeko asmoz. Eta ondo murgildu gainera! XIX. mendetik hasitta eta gaur egun arte hirixan gertautako pasadizuen artian, ikusliek Errepublikian aldeko manifestaziño baten, Gerra Zibileko bombardeaketetan, etxebizitza obreruen eta merkatu plazako lehen egunetan, edota langillien txikiteuan sartuta topau zeben euren burua.

errepublikia

II. Errepublikian aldarrikapena Arragueta kalian gora

Ibilbidiak hainbat kale gurutzau zittuan: Bittor Sarasketa, Arragueta, Bidebarrieta, Julian eta Toribio Etxeberria… Untzagako plazara heldu arte. Bidian zihar lagunak irabazten juan ginan arren, erritmua mantentzia lortu zan, inor aspertzeko denporarik laga barik, eta holan jakinarazi zeskuen gainera: “Listo? Amaittu da? Ai, ze pena, hain gustora geuazen…”

jardinak

Cristo Obreroko etxebizitzen inauguraziño ekitaldixa

Gustora asko, ba, partehartzailliak. Eta are gustorao antzezle eta antolatzilliak, erantzuna ikusitta. Ezin ba, beraz, laburpena amaittu eskerrak emon barik… Antxitxiketan Antzerkixa taldekuei, Ikasteneko antzerki taillerreko kidiei, historialarixei, Lambrettako lagunei eta zelan ez, interesatu ziran guztixei!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s