BEKtokixa

BEKTOKIXA_ateak

…nahi danian, baleike!

Berreibar Ekimen Kulturalaren hainbat ekintza BEKTOKIXAn eramango dira aurrera Martxotik aurrera. BH mitikoaren lantegia izandako taller hau gaur egun hutsa egon arren, gure ikuspuntuari eutsiz, era hontako eraikinek oraindik ere bizitza eduki dezaketela ikustarazi nahi da.

Eibartarrek espazio industrial hutsekiko duten iritzi txarra guztiz aldatu nahi da eta gaur egun erabilera aldetik eskeintzen dituzten posibilitateak erakutsi, baina teoriaz haratago joanaz, hau da: bertan benetan gauzak pasatzea nahi dugu.

Gure kasuan, BEKTOKIXA 290m2 inguruko tailerra da eta Bittor Sarasketa kaleko 7. zenbakian aurkitzen da. Ekainera arte, kulturarekin zerikusia duten jarduera desberdinak emango dira bertan: Kolectivo Monstrenkoren antzerkia, Maite Arriagaren eta Maushausen umeentzako tailerrak, Eibarko hainbat musikariren kontzertua, Kezka Dantza taldearen hitzaldi dantzatua…

2

…si se quiere, se puede!

     A partir de Marzo algunas de las actividades de Berreibar Ekimen Kulturala se llevarán a cabo en BEKTOKIXA. Aunque este taller en el que en su día se fabricaba la mítica BH está hoy en día vacío, queremos demostrar que este tipo de edificios pueden tener aún mucha vida.

      Se quiere cambiar la mala imagen que los eibarreses tienen de los espacios industriales vacíos y mostrar sus amplias posibilidades, pero yendo más allá de la teoría: queremos que realmente pasen cosas en ellos.

      Este taller de aproximadamente 290m2 se sitúa en el número 7 de la calle Bittor Sarasketa y en él tendrán lugar diversos eventos relacionados con la cultura: una obra de teatro de Kolectivo Monstrenko, los talleres para niños de Maushaus y de Maite Arriaga, un concierto con artistas de Eibar, una charla escenificada de la mano de Kezka Dantza Taldea…

planta_BEKTOKIXA

2 thoughts on “BEKtokixa

    • Bai, noski! BEKTOKIXAn eingo diran ekitaldi danak herritarrei zuzendutakuak dira eta adin guztixetarako ekintzak daoz prestatuta, gainera! Igande honetan bertan antzezlan batekin hasiko gara, eta hemendik aurrerakuei buruz hementxe bertan edo Facebookian topatu zeinkie informaziñua. Animatu!!!

Utzi iruzkina