ElkarEkin Berreibar

Esparru desberdinetako jende ugari bildu zen maiatzaren 16an Bektokixan, Ekingune eta Berreibar Ekimen Kulturalak antolaturiko ekintzaileen topaketan. Bertan, txokoetan banaturik, beraien esperientziak elkarbanatzeko eta bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko aukera izan zuten.

ElkarEkin3

Bitartean, Ane San Miguel mahai artear murgildu eta bertan azaldutako ideien laburpen grafiko bat egiten aritu zen, ekitaldiaren kronika marraztua.

elkarEkin1

Hemen duzue Diario Vascon agertutako aipamena.

Advertisements

Korrotik Pikutara. Hitzaldi Dantzatua

05_Korrotik

Aurreko Ostiralean, Maiatzaren 9an, Korrotik Pikutara hitzaldi dantzatua izan genuen Bektokixan. Oier Araolaza eta Gari Otamendik gidatu zuten ikuslegoaren partehartze aktiboa eskatzen zuen Euskal dantzaren historiari buruzko azalpen berezi hau  eta 40 pertsonatik gora bildu zituen.

Eskerrik asko Gari eta Oier, baita dantza eginetera gerturatu zineten guztiei ere!

kezka 2

 

Ane Ojangurenen Erakusketa Topalekun eta Maite Arriagaren Pintura Tallarrak.

“Diferentes miradas de un mismo espacio”, Ane Ojanguren eta Maite Arriagaren arteko proiektu amankomuna da.

10007012_749306895104316_1352019207_n

Anek Eibarko espazio industrial hutsetan ataratako argazkixekin bilduma osatu dau eta oin Topalekun daoz ikusgai (Apirilaren 13a arte).

Bere aldetik, Maitek, umientzako 2 pintura tallar garatu dittu. Lehenenguan, 20 bat umekin Matsarixako eraikin industrialak marraztera atara ziran, gero marrazki horretxek Bektokixan koloreztatu zittuztelarik.
10001374_749580518410287_115831549_n

Bigarrenian, ordia, topalekura hurbildu ziran ixa 30 ume, eta Aneren argazkixetako tallar huts horrek betetzeko zittuzten ideiak marrazki bidez azaldu zittuzten, espazio horrek ziharo eraldatuz. Photoshopa baino hobeto!

1962845_752925001409172_627426906_n

Ederto pasau genduan eta ideia ikaragarri onak egon ziran!

Eskerrik asko Ane, Maite eta Arantza, baitta partehartzailien gurasuei be!

 

“Diferentes miradas de un mismo espacio”, es el proyecto conjunto de Ane Ojanguren y Maite Arriaga.

Ane ha creado una colección de fotografías de espacios industriales vacíos, la cual está ahora expuesta en Topaleku (hasta el 13 de Abril)

Por otro lado, Maite ha desarrollado 2 talleres de pintura infantil. En el primero,  unos 20 niños se acercaron a Matsaria a dibujar las fábricas, dibujos que luego colorearon en Bektokixa.

En el segundo, casi 30 niños se acercaron a Topaleku, y por medio de dibujos transformaron los talleres vacíos de las fotos de Ane. ¡Mejor que el Photoshop!

 

Ederki pasa genuen eta ideia izugarri onak egon ziren!

Eskerrik asko Ane, Maite eta Arantza, baita partehartzaileen gurasoei ere!

 

 

 

 

Hemen DVn ekintzari buruz azaldutako artikulua

http://www.diariovasco.com/v/20140323/bajo-deba/esos-talleres-horrorosos-gustan-20140323.html

Etorkizunera Begirada: Carlos Abad eta Gustavo Lascurain

“Etorkizunera Begirada” zikluari amaieria emateko, hitzaldi bikoitza izan genduan Portalean.

Alde batetik, Carlos Abad, Urkotronikeko zuzendarixak, “La mochila del emprendedor” izenburupian, proiektu bat aurrera ataratzeko orduan, ilusiñuaz gain, inplikaziñuak dakan garrantzixa azpimarratu eban.

DSC_4096

Bestetik, Gustavo Lascurain, Pasaban Comitted Intelligenceko zuzendarixa,  internazionalizaziñuari aurre eitteko moduari buruz arittu zan, “Reflexiones sobre la internacionalización” hitzaldixan. Horren harira, produktu bat maila internazionalian txertatzeko kontuan hartu biharreko estrategia desberdinak azaldu zittuan.

DSC_4044

Entzule ugari hurbildu zan azken hitzaldi honetara, eta bukaerako galdera saiuan be jendiangan piztutako interesa argi geratu zan.

Eskerrik asko Carlos eta Gustavo, baitta etorri zinatenei be!
DSC_4029

 

Como colofón final del ciclo “Etorkizunera Begirada” (Mirada al futuro), esta vez tuvimos una conferencia doble en Portalea.

Por un lado, Carlos Abad, director de Urkotronik, subrayó la necesidad a de la implicación (además de la ilusión) a la hora de llevar adelante un proyecto.

Por otro, Gustavo Lascurain, director de Pasaban Comitted Intelligence, a través de “Reflexiones sobre la Internacionalización” habló del modo de afrontar ésta, y de las diferentes estrategias a tomar en cuenta a la hora de introducir un producto a nivel internacional.

Un gran número de asistentes disfrutó de la charla y en la tanda de preguntas final, el interés de la gente quedó bien patente.

Gracias Carlos y Gustavo, así como a aquellos que os acercastéis.

Argazkiak/Fotos: A. Aguirresarobe

Antonio Remachado (Kolectivo Monstrenko): BEKTOKIXAren Irekiera!

monstrenko1Atzo arratsaldean, azkenik iritsi zen BEKTOKIXA estreinatzeko eguna, Kolectivo Monstrenkoren “Antonio Remachado” antzezlanarekin.

Jende ugari bildu zen ( batzuk zutik geratu behar izan ziren!) baita ederki pasa ere burleskearen bidez egungo lan-baldintzen eta produkzio formen salaketa den ia ordubeteko monologo honekin.

Eskerrik asko Jasón eta Andrés, baita etorri zineten guztiei ere!

monstrenko3

Eta gogoratu, BEKTOKIXAREN hurrengo data: Umeekin pintura tailerra (gai industrialaren inguruan, noski!) Maite Arriagaren eskutik, Martxoaren 22an. (apuntatzeko deitu 622053933 edo 636863332 telefonoetara).

Horrekin lotuta, ez ahaztu aurreko egunean, Martxoak 21, Ostirala, Ane Ojangurenen argazki erakusketa, “Diferentes miradas de un mismo espacio”, inauguratzen dugula, arratxaldeko 19:00tan Topalekun.

ETORKIZUNERA BEGIRADA, Martxoak 13

irimo

Eguen honetan, Martxoak 13, 19:00etan Eibarko Portalea Kultur Etxean ETORKIZUNERA BEGIRADA saioarekin jarraituz beste hitzaldi interesgarri bat izango dugu.

 “IRIMO: KOMUNITATEA PRAKTIKAN”
Ibon Salaberria (Arkitektua, EHUko irakasleak) + Irimo prozesu partehartzailearen ordezkaritza

   2012an jarri zen martxan Urretxuko Irimo industria gunea berpizteko prozesu partaidetua. Gipuzkoako Foru Aldunidarekin laguntzaz aurrea joan den prozesua eta orain, bigarren fasea martxan jarri duena: KOMUNITATEA PRAKTIKAN deritzonak, 2014rako agenda disenatzen ari da egunotan.
   Politika estetizatutik at, esperientzia kolektibo erreala berreskuratzeko asmoz jarri zen ihaz Irimo parte hartze prozesua. Ez degu inoiz helburu bezala plangintza urbanistiko itxi bat izan. Hirigintza egiteko tresna berrien bila gabiltza denon artean erabakitako oinarritan finkatuta. Ziurgabetasuna dugu gaur egun egoera ezinbesteko. Hala ere, hirien trasformakuntza eta plangintzan betidanik aintzat hartu beharreko faktorea izan da kontinjentzia.

INFO+AGO: http://irimoph.blogspot.com.es/

Facebooken: https://www.facebook.com/pages/Irimopartehartze/456079507778713?ref=hl

Espero zaituztegu!

ETORKIZUNERA BEGIRADA, Martxoak 6

Eguen honetan, Martxoak 6, 19:00etan Eibarko Portalea Kultur Etxean ETORKIZUNERA BEGIRADA-kin hasteko bi hitzaldi izango ditxuguz!

“ERAIKIN INDUSTRIAL HIBRIDOAK EIBARREN”
Ibon Telleria+Ezequiel Collantes (Arkitektuak, EHUko irakasleak)
  Gure inguruan lana eta bizitza elkarrekin egon izan dira epe luzez. Baserriak nekazal guneetan zeuden eraikin híbridoak ziren, lana eta bizitza elkartzen zituena. Modernitatearen etorrerarekin, eredu hori gune urbanoetara iritsi zen, hiri mixtoak sortuaz. Eibar dugu guzti honen eredu esanguratsua.

“ERABILERA INDUSTRIALETAN DENTSITATEA BERRESKURATZEKO JOERA ETA EREDUAK”
Iñaki Begiristain+Jabier Puldain (Arkitektuak, EHUko irakasleak)
    Munduan zehar, hainbat lekutan, diagnostiko ezberdin baina erlazionatuen ondorioz, erabilera industrialak hirian gordetzeko joera indartzen ari da. Horretarako plangintza bereziak ari dira sortzen eta eraikin tipologiak berritzen. Horietako batzuk aztertuko ditugu.

 

DSCN7200