Workshop

kartelaZer? Arkitektura-ondarearen etorkizunari buruzko gogoeta eragitea helburu duen workshop-a: bere baloreak zeintzuk diren argitu eta horiek nola babestu, nola birmoldatu ondare hau industria ez den beste erabileretara egokitzeko, zein irizpide jarraitu…
¿Qué? Workshop que tiene por objetivo generar una reflexión sobre el futuro del patrimonio arquitectónico industrial: mostrar cuáles son sus valores y cómo protegerlos, cómo reconvertir estos edificios para otros usos que no sean los industriales, en qué criterios apoyarnos…

Non? Eibarko Portalea kultur etxean.
¿Dónde? En Portalea, casa de cultura de Eibar.

Noiz? 2014ko ekainaren 10etik 13ra. (ikus behin-behineko egitaraua)
¿Cúando? Del 10 al 13 de junio de 2014 (consultar programa provisional)

Zergatik? Arkitektura-ondare industriala ondare berria bada ere, azken urteetan dezente nabarmendu da gai honekiko interesa. Gure lurraldean gainera, besteetan ez bezala, garrantzia berezia duen gaia da arkitektura-ondare industrialarena, nonahi ikus baititzakegu ondare honen arrastoak. Azken urteotan katalogazio eta difusio lan interesgarriak burutu badira ere, ondare diren eraikin industrialen birmoldaketarako irizpideez ezer gutxi egin da. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu gai honen inguruan gogoeta sakona sustatzea.
¿Por qué? El patrimonio arquitectónico industrial es un patrimonio relativamente joven, el cual ha ido adquiriendo presencia en los últimos años. Este tema es especialmente relevante en nuestro territorio, pues poseemos numerosos testimonios a lo largo de nuestros valles. En los últimos años, se han realizado valiosos trabajos de catalogación y difusión, pero apenas se ha reflexionado en torno a los criterios de intervención en el patrimonio arquitectónico industrial. Por ello, creemos importante impulsar una reflexión en torno a este tema.

Nola? Workshop edo tailer aktiboaren formatua aukeratu dugu, parte-hartzailearentzat aberasgarriagoa eta eraginkorragoa baita. Partaideek klase teorikoak jasotzeaz gain, gogoeta aktiboa, eztabaida eta proposamen zehatzak egiteko aukera izango dute. Errealitatea islatzeko asmoz eta ikuspuntu ezberdinak mahai gainean jartzea helburu izanik, diziplina eta profil ezberdineko eragileak gonbidatuko dira.
¿Cómo? Se ha optado por el formato de workshop o taller activo ya que nos parece más enriquecedor y eficaz para los participantes. Además de recibir clases teóricas, éstos tendrán la posibilidad de reflexionar, debatir y proponer de forma activa. Con el objetivo de reflejar la realidad y de mostrar diferentes puntos de vista, se invitarán al taller a agentes de distintas disciplinas y perfiles.

Nori zuzenduta? Arkitekto eta arkitektura ikasleek lehentasuna izango badute ere, gaian interesaturiko edonork har dezake parte. Gehienez ere 30 laguneko taldea osatuko da.
¿A quíen va dirigido? Si bien tendrán preferencia los arquitectos y estudiantes de arquitectura, puede participar cualquier persona interesada en el tema. El número máximo de participantes es de 30.

Zenbat ordaindu behar da? Profesionalek 30 € eta ikasleek 10 €.
¿Cúanto hay que pagar? Profesionales 30 € y alumnos 10 €. 

Zer egin behar da parte hartzeko? Parte-hartzaileek aurre-inkripzio orria [DESKARGATU HEMEN] eta beraien esperientzia eta helburuak azaltzen dituen testu bat bidali beharko dituzte berreibar@gmail.com helbidera, maiatzaren 9a baino lehen.
¿Qúe hay que hacer para participar? Los participantes deberán enviar la hoja de preinscripción  [DESCARGAR AQUÍ] a la dirección berreibar@gmail.com antes del 9 de mayo, así como un texto explicativo sobre su experiencia, motivaciones y objetivos del taller.

Behin-behineko egitaraua: egutegia   Programa provisional: programa Hizlari nagusiak:
Antonio Lopera [CV eusk] eta Juan Domingo Santos [CV eusk]           
Conferenciantes principales:
Antonio Lopera [CV esp] y Juan Domingo Santos [CV esp]

Nork babesten du? Gipuzkoako Foru Aldundia +  Eusko Jaurlaritza – Sormen Fabrikak programa + Eibarko Udala + Arkitektura Saila (U.P.V./E.H.U.) + Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (Gipuzkoa).                                                                                           ¿Quién lo apoya? Diputación Foral de Guipuzcoa + Gobierno Vaso- Programa Fábricas de Creación + Ayuntamiento de Eibar + Departamento de Arquitectura (U.P.V.-E.H.U.) + Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro (Gipuzkoa).

*Oharra_tailerrean parte hartzen dutenentzako lo egiteko tokiaren erreserba kudeatuko da.

*Nota_se gestionarán los trámites de alojamiento para los participantes del taller.

 

One thought on “Workshop

  1. Nere postekin loturak: Industria-ondare arkitektonikoari buruzko tailerra | Aldiri

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s